Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Unibertsitatea: suntsipen panorama?

Zaila da unibertsitateko panorama nolakoa den azaltzea. Zaila da zer nolako hondamendia sortu den zuei, irakurleoi erakustea.

Egunero noa Leioara neskalagunarekin egoteko -eta, eta kurtsoa bukatu zenetik aldaketak gertatzen hasi zirela konturatu nintzen. Baina, zer nolako aldaketetaz ari naiz?

Gehiago irakurri

Gora Finlandia!

Atzo Eurovisión musika jaialdiaren 51. edizioa ospatu zen Atenas hiriburu grekoan. Baina aurtengo edizio honetan aurreko edozeinetan gertatu ez den zerbait gertatu zen. Finlandiak irabazi egin zuen. Inoiz ere ez du irabazi, eta gertuen 6. postuan egon zen duela hainbat urte.

Argazkia hemendik!

Gehiago irakurri

Red Hot Chili Pepper taldeak diska berria kaleratzen du

Stadium Arcadium izeneko diska kaleratu du ameriketako Red Hot Chili Peppers taldeak. Estatu Batuetan izan zuen lehen argitalpena, 2006ko maiatzaren 9an.


Diskaren hainbat ezaugarri:

Albun berria 2 diskaz osaturik dago:

•Lehenengo diskak JUPITER du izena
•Bigarrenak, ostera, MARS

Grabaketa modua: Estereo
Iraupena: 122.19 mins
Produktorea: Rick Rubin
Estudio batean grabaturikoa

Gehiago irakurri

Gotzone Morak olioz blai topatzen du bere autoa lan egitera joan baino lehen

Pasa den Astearteko goizean, Gotzone Mora, PSOEko zinegotziak olioz blai eginda topatu zuen bere autoa Leioako Sarriena auzoan duen garaje komunitarioan. EHUra lan egitera zihoala gertatu zen, gertatutakoaz lehenik konturatu zen pertsona bere senarra izanik. Antza denez, garajera momentu batez jaitsi eta autoa Repsol markako olioaz busti – bustia topatu zuen. Erregaiaren botea metro batzuetara baino ez zegoen.

Zinegotziak ‘Kale borroka’ bezala kalifikatu zuen ekintza zalantzarik gabe. Gainera, bere hitzetan, azken bolada honetan, presiopean omen dago bera eta bere familia jendeak EHUko bulegoan mehatxuzko mezuak eta etxean erantzunik gabeko deiak egiten dizkiotelarik goizaldean. Sarriena auzoan 60 familia aldera bizi dira eta Gotzonek ez daki erasotzaileak nola sartu ote ziren gau hartan garajera: garajeko ate nagusia irekirik zegoela aprobetxatuz edota komunitateko auzokide batek lagundurik. Kasua ez dago batere argi, eta nahiago du horretan ez pentsatzea.

Ezbeharra gertatu bezain pronto, “Basta Ya” plataformako kideak Bilboko Polizia Nazionalean salaketa jarri zuen eta Poliziako unitate zientifikokoek olio botea aztertzera bidali zuten ekintzaren autorea nor zen jakiteko. Edonola ere, Gotzonek ez dauka Leioatik mugitzeko asmorik nahiz eta bere senarrak berak hori eskatu: ‘jasatea baino ez dut behar’ zioen ‘egoera honi norbaitek amaiera bat eman behar diolako’.

Guzti honen aurrean, Mariano Rajoyk, PPko presidenteak, gertatutakoaz ahoartzean ‘basakeria ekintza’ moduan deskribatu zuen.


El Correo digital eta Paz Digitaletik aterata.

Argazkia hemendik.

Empire Stateak 75 urte bete ditu!


•Arkitektoa: William Lamb
•7.000.000 lan ordu (urtebetean)
•Kokalekua: Fifth Avenue-ko 350 zenbakia, 33 eta 34. kaleen artean, Manhattan-en (New York)
•Eraikuntzaren hasiera eta amaiera: 1930ko urtarrilak 22tik 1931ko maiatzaren 1arte.
•Altuera: 443,2 metro
•102 pisu
•Ikustokiak: 86 eta 102. pisuetan
•1.860 eskailera
•72 igogailu
•800 komun

Dorrea zoriontzeko hona hemen argazki sorta bat.


Gehiago irakurri

2006. urteko argazkilaritza Rallyea ospatu da Sondikan

Pasa den apirilak 23, Sondikan urteroko argazkilaritza rallye-a ospatu zen. Jende asko etorri zen bertara. Egia esateko, iaz baino pertsona kopuru handiagoa. Goizeko 10:30etan, Rallyeari hasiera eman zitzaion orduan, jendez gainezka zegoen Artebe polikiroldegiko hall-a, eta izena emateko prest agertu ziren 31 pertsona (hasiera baino ez zen).

Gehiago irakurri

Les Luthiers Bilbon: paregabeak

Pasa den apirilak 8, Gaueko 21:00etan, Bilboko Euskalduna jauregia jendez beteta zegoen. Ez zen inor gehiago kabitzen areto handian. Argentinako Les Luthiers musika – umore taldea izan genituen berton, eta nola ez, ni ez nintzen bertan falta izan. Izugarria izan zen.

Emanaldiaren izena “Las Obras de Ayer (El refrito)” zen, eta nahiz eta aurreko obren eta emanaldien bilduma eskaini, txaloak, oihuak eta denetarik egon zen aretoan. Ezin hobea izan zen. “El Sendero de Warren Sánchez (Salmos Sectarios)”, “La Balada del 7º Regimiento (Canciones al Frente)”, “Cantata del Adelantado Don Rodrigo Díaz de Carreras, de sus hazañas en Tierras de Indias, de los Singulares Acontecimientos en que se Vio Envuelto y de Cómo se Desenvolvió (Cantata)”, “San Ictícola de los Peces (Tarantela Litúrgica)”, Pepper Clemens Sent the Messenger, Nevertheless the Reverend Left the Herd (Ten Step)”, “Quien conociera a María Amaria a María (Canción con mimos)” eta “La Hora de la Nostalgia (diez minutos de recuerdos)” izan ziren.

Hala ere, txaloak eta dena delakoak ikusita, “Los Jovenes de Hoy en Día” izeneko abestia eskaini zuten gehigarri moduan. Jendeak eskertu zuen.

Aipagarri bezala, “Cantata del Adelantado Don Rodrigo Díaz de Carreras, de sus hazañas en Tierras de Indias, de los Singulares Acontecimientos en que se Vio Envuelto y de Cómo se Desenvolvió (Cantata)” obran, Marcos Mundstock-ek ‘Don Rodrigo Díaz de Carreras’ izena aipatu besterik egin ez zuenean, jendea txalotzen hasi zen irakurtzen utzi gabe (obra hau oso – oso famatua baita). Ez zegoen narrazioa irakurtzeko modurik. Marcos, barre egiten hasi zen, eta jendea isildu arte ez zuen hitzik esan. Denboralditxo bat igaro zenean txaloak eskertu eta irakurtzen hasi zen.

Barreak, garrasiak eta negarrak entzun ziren. Argi dago 40 urteko talde honek, bere “umore argiarekin” algara berberak sortzen jarraitzen du. Hau horrela dela erakusteko, emanaldian eskaintzen ziren panfletoetan zetozen Les Luthiers taldeari buruzko iritzi ezberdinak idatziko ditut jarraian egunkari askoren ustetan:

Gehiago irakurri

Azken orduko albistea!!!

Gaurko albistea!! tofaflyko kideak 2. bolada hasteko prest daude jada!! orainarte lan ugari izan ditugu klaserako, ez - klaserako... eta era askotako arazoak hemen idazten utzi ez gaituztenak, baina ez zaitezte kezkatu irakurle maiteok, hemen gaudelako berriro ere gure kontakizun arraroekin jarraitzeko prest!!! momentuz hau da aurreratu dezakedan asteko argazkitxo bat. Hona hemen!!!


New York, atzo arrastian.

Eguraldi txarra eta tximistaren erasoa

Pasadan ostiralean, 2006ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriak eta Espainiako zenbait zonaldek elurte izugarria jasan zuten. Tenperaturek behera egin zuten eta egoera metereologikoa asko txartu zen.

Horren ondorioz, E.H.U.k egun hartan zituen azterketak atzeratu behar zituen, eta E.H.U.ra zihoazen errepide guztiak itxi egin zituen Ertzaintzak istripu posibleak ekiditeko. Leioa egoera kaotikoan zegoen trafikoari zegokionez: irekiak zeuden errepide guztiak kotxez gainezka (bakoitza bere etxera joateko), ilera amaigabeak, izotza edonon… egoera ez zen batere ona izan.

Gehiago irakurri

“No Somos Nadie”-ren “Pensamientos Paralelos (…y paralelas)”

Gaztez musikoa izanik, bere egoera profesionalari buelta erdia ematea bururatu zitzaion eta benetan lan egin nahi zuen horretara zuzendu zuen bere bizitzako norabidea: nora eta ikus – entzunezkoen mundura.

Radio Nacionalen eta aurrerago Onda Ceron lan egindakoa izan da, Canal Nou-n (Valentziako telebistan) “Megacine” programan aurkezle izandakoa, El Mundo egunkarian (Valentziako edizioa) zutabegile bezala lan egindakoa eta El Club de la Comedia programako gidoiak sortzen ibilia izan da. Gainera, Cinco hombres.com, Cinco mujeres.com. eta La Vida segun San Francisco antzezlanen egilea izan da.

Bestalde, bizitzari buruzko liburuak argitaratu ditu. Hurrengo hauek lirateke: “La Sonrisa del Mirón”, “La Máscara” (1999), eta “No Somos Nadie”, (Aguilar, 2003)

Pablo Motos-ek egun, M80 Radio-ko “No Somos Nadie” irrati programa umoretsua aurkezten eta zuzentzen du goizeko 07:00etatik 10:00etara J. Herrera, Laura Llopis, J. Marrón, D. Moya, Juan Ibañez, R. Martos, Valdi, C. Iñigo eta Jorge Abad-ekin batera.

Honako post hau idatzi badut, “No Somos Nadie” irratsaioko atal bat aipatu nahi dudalako izan da batez ere. Goizeko 8:40etatik 9:00 arte irauten duen espazioa, nire etxetik unibertsitateraino igarotzen den denboran entzuten dudan denbora tarteari buruz ari naiz: “Pensamientos paralelos” (y para lelas). Denbora tarte honetan, Pablo Motos-ek, gai bat planteatu ondoren, telefonoak zabalik uzten ditu jendeak programara deitzeko eta gai horren inguruan dituen istorio pertsonalak kontatu ahal izateko. Istorio hauek umorezkoak dira beti, eta barregurari eustea ezinezkoa da.

No Somos Nadie irratsaioa entzun nahi baduzu hona hemen hainbat datu interesgarri:

Gehiago irakurri

Axa Mixa: haurrentzako saio berria Tas-Tas irrati librean

Tas-Tas irrati libreaBilboko Tas-Tas irrati libreak umeei zuzendutako saio berria estreinatu du: Axa Mixa. Lehenengo emisioa urtarrilaren 10ean izan zen goizeko 8:00etatik 8:30tara. Ordu erdiko programa berri hau astelehenetik ostiralera emititzen da Bilboko 97 FMuhin piratan.
Tas-Tas irrati libretik haurren parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Hori dela eta, saioa zabaltzeko hainbat eskolei parte-hartzea eskeini egin zieten. Programari egin daitezkeen aportazioak, adibidez: asmakizunak, olerki laburrak, bertsoak, abestiak, aho-korapiloak, ipuin laburrak...

Tas-Tas-ek jakinarazi duenez, Axa Mixa-ren helburu nagusia euskara eta "kulturen aniztasuna bultzatzea" da. Jakina den bezala, Tas-Tas irratiak euskaraz eta erderaz emititzen du. Beraz, programa berri hau gehien batez euskeraz izango den arren, gauza batzuk gaztelaniaz egingo direla aitortu dute Bilboko emisoratik. Erabaki hau horrela arrazoitu dute Tas-Tas irratikoek: "gauza batzuk gaztelaniaz egingo ditugu, gurasoek ulertzeko eta A ereduan ikasten duten ikasleek ere parte har dezaten".

Horrez gain, haur etorkinekin bat egitea garrantzitsua iruditzen zaie Axa Mixako kideei eta, horregatik, beste hizkuntza batzuetan ere agurtuko dute egunero: arabieraz, amazighez, lingalaz, aymaraz, wolof, chineraz, frantsesez, ingelesez, italieraz...

Programa honekin haurrek irrati komertzialetik aldentzeko txanda izango dute eta txikitatik komunikabide libre eta alternatiboak ezagutzeko aukera polita ere.

SkalariaK Kafe Antzokiko 10. urteurrenean

Itzela, egundokoa, sekulakoa. Horiek dira nire ustez pasadan ostegunak 22 SkalariaK taldeak Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuen kontzertua definitzeko aditzondorik egokienak.

Gaueko 22:00ak aldera hasi zen kontzertua. Sarreran, SkalariaK taldearen produktuak saltzen zituen dendatxo bat zegoen, eta behin atea zeharkatuz, eszenatokia. Egia esateko, Kafe Antzokia era honetako ikuskizunak ikusteko toki larregi txikia da, baina horrela izan da 10 urtez (Kafe Antzokiak 10 urte bete berri dituelako).


Gehiago irakurri

Haizeteak utzi dituen ondorioak

Abendua gaizki hasi gara zalantzarik gabe. Bart, 2005eko abenduaren 1ean, haizete izugarria jasan genuen Bizkaiko toki askotako biztanleok. Sondika gutxienez gogor astinduriko herria izan genuen ezbairik gabe. Edonola ere, iturri batzuek diotenez, Deustuan ere aipaturiko haizetea ere egon, egon zen.

Gehiago irakurri

Azaroak 26; Ikasle Egun hezea

"Gatibu", "Soziedad Alkoholika" (S.A), "Berri Txarrak", "Barricada" eta "Ene Bada!" musika taldeak izan ziren pasadan azaroaren 26an, Larrabasterran ospaturiko Ikasle Egunaren protagonista nagusiak. Jaialdiari arratsaldeko zortziak aldera eman zitzaion hasiera eta hurrengo eguneko goizeko bostetan edo izan zuen bukaera. Jaialdiaren sarrerak agortu egin ziren, eta bertara sarzteko aukerarik gabe geratu zen jendea ere egon zen.

Gehiago irakurri

Lurrikara Bermeo eta Gernikako inguruetan

Herri Irratiak zein Euskadi Irratiak gaur goizean aditzera eman dutenez, bart Bermeo eta Gernikako lagunek lurrikara bat nozitu zuten gaueko 23:00ak aldera. Astindua 3,5 Richster eskalakoa izan zen, eta beraz sustua besterik ez zen izan. Iraupenari zegokieonez, 3 segundu besterik ez zuen iraun.

Ezbehartxoa gertatu bezain laster, Bermeoko biztanle ia guztiak kalera irten ziren bada ezpada pijamak jantzirik zituztelarik. Lurrikarak mugimendu motel - motela sortu zuen; telebistak dar - dar egiten jartzeko adinakoa. Dena dela, susto handia hartu zuten bai Bermeotarrek zein Gernikatarrek.

Eskerrik asko mapa hau hemen jartzea uzteagatik.

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009