Bihar Jon eta bion eguna da (Jon deuna) eta gaur Euskal Herriko txoko guztietan San Juan gaua ospatuko da.
Deustuan honako hau da egitaraua:
18:30etan
EHNA eskuratzeko aukera Done Petri plazan (honako hau aurkeztu behar da: errolda agiria, hiru argazki eta 15 €)
18:30etan umeentzako jolasak Done Petrin
20:30etan
erromeria
22:30etan
Sutea Berrizko ibarbidean (betiko lekuan)
Uda ailegatu da eta San Juan gauarekin batera hasi da olgetan ibiltzeko sasoia (gehienentzat), asi ke: DISFRUTAU!!!
Bihar amaitzen da maiatzaren 26an Deustuko Herriko Tabernan ospatuko den bertso afarirako izena emateko epea.
20:00etan
poteoa herrikotik abiatuko da Deustuko bertsolariegaz eta gaueko hamarretan afaria hasiko da. Joatekotan bazagoz espabilatu!
Atzo, nire herriko izenari buruzko zalantza bat argitzearren (
Deustua ala
Deustu) honegaz aurkitu nintzen Euskaltzaindiaren web orrian:
Galdera:
Zein da Bilbo handiak irentsitako udalerri horren izena, Deustu ala Deustua?
Erantzuna: Herri horren euskal izena Deustua da.
Deustua dela eta, Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Herriko Udalen Izendegiaren hitzaurrean (7. or.) pasarte hauxe dator: “...Deustua, Deustuan, baina Deustuko (oraingo erdaraz Deusto izan arren), -a horren jokoa artikulu mugatzailearena berbera delako”.
Data: 2001/04/11
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Beraz, Deustua da izen zuzena; deustuarrok betidanik erabilitako izena, alegia.
Nongo esateko Deustuko esan behar da.

Joan den astean Deustuako Botika Zaharreko erriberatik pasiatzen nengoela, Deustuko Zubiaren azpitik pasatzerakoan ezusteko handia hartu nuen
zubiko eskailerak desagertu zirela ikusterakoan. Obretan ari ziren. "
Bazen garaia!" pentsatu egin nuen; eskailerak zaharrak eta potrosoak baitziren. Etxera heltzerakoan
Bilboko Udalaren triptiko informagarri bat aurkitu nuen. Bertan Deustuko Zubiko eskailera berrien proiektua azaltzen zen.
Jarduketaren gutxi gorabeherako
iraupena 9 hilabetekoa izango da. Eskailerak ez dira merkeak izango,
milioi bat euro ingurukoa;
kalkulatutako inbertsioa 980.000 eurokoa baita.
Ondoren proiektuaren ezaugarriak azalduko dizkizuet:
Aurrekariak:
Botikazarrako eskailerak lotura egokia dira Deustuko zubia eta Deustuko Herria batzeko. Hala ere,
hiritarrek ez dituzte gehiegi erabiltzen. Eskaileraren ezaugarriak direla eta,
segurtasun gutxiko gunetzat jotzen da, argi gutxi duelako eta ikusten ez diren ertzak dituelako. Gainera,
garbitasun falta handiko eskailerak dira eta
hezetasun handikoak (askotan txixa usaina nabaria da ere).
Proiektuaren helburua:
Segurtasuna, balio estetikoa eta Deustuarekiko irisgarritasuna hobetzea da proiektu honen helburua. Gainera, eskailera horien inguruko oinezkoentzako eremua handitu eta hobetuko da, eta Deustuko zubiaren hiri balioa azpimarratuko da; aldi berean, segurtasun gutxiko leku posible bat ezabatuko da.
Horrelakoak izango dira eskailerak:
Aurreikusitako lanak:
1-
Itsasadarretik hurbilen dagoen espaloia handitzea. Horretarako, San Inaziorako bideko erreietariko bat kenduko da; autobusen geralekua espaloiaren eremu zabalenetara mugituko da.
2- Eskailerak berrituko dira, eta hemendik aurrera
garbitasuna eta argitasuna izango da haien ezaugarri nagusia.
3-
Lau argiztapen mota jarriko dira, erabiltzaileek zona guztia ikus dezaten eta eskaileretara segurtasun handiagorekin sar daitezen.
4-
Eraikuntza, bederatzi metroko desnibela gaindituko duena,
helize itxurakoa izango da. Eraikuntzak
hormigoi eta altzairuzko egitura izango du.
5- Zoladura
gogorra eta
ez-irristakorra izango da.
Jarraian,
nire iritzia eta kritika irakurri dezakezue proiektu honen inguruan:
Gehiago irakurri