Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

AUPA DENOI!!

Aupa! Ibai Barrios barakaldotarra nauzue, eta Jon Antolin eta Jon Goikouriarekin batera Kazetaritza lizentziaturako 2. mailan ikasten ari gara. Gure asmoa, blog honetan zuei gure herriko eta beste edozein lekutako gauzak eta ekintzak kontatzea izango da. Oraingoz aurkezpenak bakarrik egin ditugu, baina espero dugu hemendik aurrera gauza gehiago idaztea. Agur!!

Kaixo lagunok!!!

Aupa lagunok! Jon Antolin Txarroalde dut izena eta Kazetaritzako lizentziaturaren bigarren mailan nabil, Jon Goikouria eta Ibai Barrios bitakorakideekin batera!

Deustuan bizi naiz, Deustualdeko auzorik onenean alegia!! Beraz, tomateen herritik nator. Hor dago blog honen izenburuaren koxka: Tomatoes, Factories & Flying Machines. Deustuatik tomateak, Barakaldotik fabrikak eta Sondikatik hegazkinak ekarri ditugu zibergune polita honetara.

Nire betebeharra bitakora honetan idaztea izango da, jakina. Baina beste gauza batzuk oso garrantzitsuak direla uste dugu TOFAFLY-n, hala nola diseinua edo blog-aren barne egitura. Beraz, nik alde teknikoan ere lan egingo dut. Hau da, blog-aren estetika aldatu, itzulpenak egin (ikusten duzuenez bitakora guztiz euskeratuta dago jada) eta multimedia zein baliabide bereziak sartzen arituko naiz.

Momentuz prestakuntza fasean gaude baina, oso gutxi barru, argi berdea emango diogu proiektu honi eta TOFAFLY martxan egongo da!

Ongi etorria emateko baimena, txanda!!

Aupa irakurle guztioi! webgune hau TOFAFLY duzue. Web honen egileak Jon Antolin Txarroalde, Ibai Barrios Gómez eta Jon Goikouria Larrabeiti (jongoiko) dituzue.

Nik, Jon Goikouriak, webgune berri honetara ongietorria ematen dizuet Sondikako `flying machine´ei dagokionez! xDD.

Denbora pasatzeko, entretenitzeko, barre egiteko edota informatzeko gogoa baduzue, ez zaitezte webgune honetatik irten (komunera joateko ez bada). Gai anitzetako webgune libre honetan edozer topatuko duzue. Ekin irakurtzeari!!

hUrReNgorart€!

aGuR!

-jongoiko-

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009