Jon Goikouria - 04-02-2006 15:18:50 | Categoria:
-iRaGaRkIaK-
Yonkis-en webgunean egon berri naizela hurrengo argazki hauek aukeratu ditut. Yonkis webguneak noizbehinka era honetako iragarki xelebreak eskegitzen ditu sarean. Antza denez, nonbaiten jarritako iragarkiak dira (ez dakigu non). Ikusgarriak eta
aho bete hortz geratzeko modukoak dira, benetan.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 14-12-2005 23:29:34 | Categoria:
-iRaGaRkIaK-

E.H.U.k asko maite gaitu: Euskara maila neurtzeko duela pare bat aste eginiko testa eta gero, E.H.U.k
lauhilabetero egiten dizkigun froga beldurgarrien daten argitalpena egin du: ongi entzun duzue, bai,
lehen ebaluazioko azterketen datak ate joka daude!!!!!
Hona hemen putada handi honen argibideak (
behartuta sentitu naiz, baina beno):
•2006eko
URTARRILAK 24:
HISTORIA
•2006eko
URTARRILAK 26:
IKERKUNTZA METODOAK eta TEKNIKAK
•2006eko
URTARRILAK 30:
NAZIOARTEKO HARREMANAK
•2006eko
OTSAILAK 1:
KOMUNIKABIDEEN EREDUAK
•2006eko
OTSAILAK 3:
MARKETING
•2006eko
OTSAILAK 7:
GORPAL
Batxilergoa amaitu zenetik, gabonetako oporrak lasai egoteko garaia baino, estresa eragiteko garaian bihurtu da askorentzat. Hori dela eta, langostinoak eta turroiekin batera, supermerkatuko karrora gabonak patxadaz igarotzeko
Tila pakete pare bat gehitzea komeni dizuet estresari aurre egiteko.
Gainera, ez dugu ahaztu behar, azterketak baino lehen
Marketingeko lana aurkeztu behar dugula gutako denok eta
Ikerkuntza Metodoak eta Teknikak ikasgaiaren lana entregatu behar dugula urte berria estreinatu bezain laster.
Hau guztiau ikusita, zorte ona opa dizuet denoi, eta ea stres horri aurre egitea lortzen diogun... eta lasai;
gabonak ikasten egoteaz aparte gozatzeko ere daude eta!
Artikuluko argazkiari buruz: botanikari buruz ezagutza minimo bat duzuenoi, arraroa irudituko zitzaizuen Tila lorearen argazki bat jarri baino Kamomila lorearen argazki bat jarri dudala. Arrazoia hurrengoa da:
Google webgunean sartu naiz Tila lorearen argazkiren bat topatzeko asmoarekin, baina "argazkiak" sekzioan sartzean (
Imágenes), eta "
Tila" hitza tekleatzerakoan
espero ez nituen argazki batzuekin topo egin dut. Argazki horietan zer agertzen zen jakiteko, '
Tila' hitza zuek zeuen kabuz
Google webgunean idaztea da, eta komentariorik baduzue, bertan ixtea besterik ez duzue!!
Edonola ere, eskerrik asko kamomilaren argazkia utzi didan webguneari!
Jon Goikouria - 13-12-2005 00:07:30 | Categoria:
-iRaGaRkIaK-
Datorren ostiralean,
2005eko abenduaren 16an, O.G.T Punk - Ska taldeak
Olabeagako gaztetxean (Bilboko auzoa) kontzertua

eskainiko du.
Mateos,
Monki,
Pisburg eta
Kanporen taldeaz aparte, "
Dentadura Postiza", "
Libertad Condizional" eta beste talde batzuen presentzia izango da bertan.
Gaztetxeko kontzertuak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira eta gauerdian izango dute amaiera gutxi gorabehera. Eskainiko duten kontzertuan, Kortatu eta
The Clash-en bertsioak jotzeaz aparte, beraiek sorturikoak ere eskainiko dituzte.
Beraz, bertara hurbiltzeko asmoa duzuenoi bertan ikusiko dugu elkar eta animatu zaitezte!!!
Eskerrik asko Ander Mateosi argazkia hemen jartzea uzteagatik