Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Berri Txarrak musika taldeak Deftones talde famatuarekin joko du Bartzelonan

Metal musikaren zale askok ziur aski ezagutuko duzue Sacramentoko (AEB) Deftones taldea, eta egun hauetan albiste bilakatu dira euren bira mundialean Espainiako Bartzelona hiria bisitatuko dutelako datorren hilaren 28an, igandea. Egun bat lehenago Madrilgo Festimad Sur jaialdian egongo dira abesti berri nahiz zaharrenak tartekatzen dituen show-a eskaintzen.

Baina Berri Txarrak taldearen zaletuei gehien harritu gaituena da beraiekin joko dutela Bartzelonako kontzertuan, talde gonbidatu gisa. Urte benetan ona izaten ari dira Lekunberriko mutilak, Euskal Herria zein Estatu Espainiarreko leku guztietan jotzen ari baitira pasadan urteko urrian ateratako Jaio. Musika. Hil diska aurkeztuz eta iragan astean Europako Austria eta Alemaniako herrialdeetan izan ziren hamar kontzertutako bira bat eginez.

Esan bezala, Berri Txarrak Deftones talde estatubatuarrarekin batera arituko da Bartzelonan eta ohore handia izango da Nafarroako hirukotearentzat beraien ametsetako talde handi horrekin batera jotzea. Zorionak eta zorte on mutilak!!

Kontzertuari buruzko informazioa: Bartzelonako Razzmatazz 1 aretoa, hilaren 28an, igandea, 20:00 h.

Informazio gehiago nahi izanez gero (sarrerak, tokia...) sartu Razzmatazz aretoaren webgunera.



Sabina VS. Ramoncin

Arrasti hontan hauxe aurkitu dut eta kuriosoa iruditu zait.

Maneras de Vivir-etik ateratako testua

Sabina responde a Ramoncín: "Si es más tonto no nace"
El Correo pregunta: "A Ramoncín no le ha gustado el título de su gira, 'Carretera y Top Manta'". Sabina responde: "Que se joda. Si es más tonto, no nace. Es una broma, como cualquiera puede entender. Pero este señor -por decir algo- tan solemne no lo entiende. Más piratas y más grandes hay en las multinacionales. Quienes más pierden son los que más ganan. Y, además, los discos de Ramoncín no se venden ni en el 'top manta' ni en ningún lugar." Esto está relacionado con la entrevista de RNE a Ramoncín recientemente emitida.

Lapurrik handienak, enpresariak
.

"Metak" disketxeak bere ateak itxi ditu

Azkenean kaletik eta internetik zebilen txutxumutxua konfirmatu egin da: Metak, arazo ekonomiko larriak direla eta, ateak itxi ditu. Disketxe honek euskal musika talde askoren lanak kaleratu ditu; besteak beste: Fermin Muguruza, Negu Gorriak, Sorkun, Kuraia, Betagarri, Etsaiak, Eraso!, E.H. Sukarra...

Hemen duzue Metak-ren web-gunean argitaratutako adioa:


Metak 2001-2006

Eskerrik asko, hurrena arte

Zuetako askok entzuna izango du dagoeneko kalean dagoen esamesa. Egia da, edo egia izan daiteke. Esamesek handiak izaten baitute lehen alditik azkenaurrekora. Egia da urtarrilaren 31 gure azken eguna izango dela egoera ekonomikoak bultzatuta. Metak itxiko dugula alegia.


Gehiago irakurri

"Kontra", Eraso! talde zarauztarraren diska berria

Zarautzeko Eraso! taldeak euren lan berria atera du duela ez oso gutxi. "Kontra" izenburua jarri diote eta euren ibilbidearen laugarren diska da, aurrekoa ("Grisez bustitako egunak") 2003. urtean atera baitzen.

Aurreko diskekin alderatuta, aldaketak izan dira taldearen barnean. Aurreko diskaren bira amaitu eta gero, Amaiur Cajaraville baxulariak taldea utzi zuen eta orain Estigia taldean aritutako Ander Izeta arduratzen da lau sokak astintzeaz. Beste taldekideen esanetan, Anderrek freskotasuna eta hainbat urtetako esperientzia ekarri ditu taldearengana, eta hori zuzenekoetan nabaritzen dela ere azpimarratu dute. Diska entzutean ere nabaritzen dira aipatutako aldaketa hauek.

Hortaz aparte, talde zarauztarra euren diskorik biribilena atera dute eta lehenego bi diskoetan erabilitako formulara itzuli dira, aurreko diska rockeroagoa baitzen. Honakoan, metala oinarri hartuta, melodiak nahiz zati gogorrak uztartu dituzte, soinu propioa lortuz eta euren zigilu pertsonala finkatuz.

Hamaika abesti sartu dituzte diskan, eta aurrekoan bezala, Metak disketxearekin atera dute, lehenengo bi diskak desagertutako Mil a Gritos
zigiluarekin atera baitzituzten: "Erantzunik gabe" (1999) eta "Oraina eta geroa" (2001).

1996. urtean sortutako taldeak hainbat aldaketa jasan izan ditu taldean nahiz euren soinu propioa lortzeko ahaleginetan, baina, orokorrean estilo bati fidel mantendu dira beti. Lehen esan bezala, diska honekin lortu dituzte euren zigilu propioa finkatzeko helburuak betetzea.

Taldeari buruzko datu gehiago jakin nahi badituzue (biografia, kontzertuak, diska berriari buruzko informazioa...) euren webgunea bisitatu besterik ez duzue egin behar.





Negu Gorriak taldearen historia eta bestelakoak DVD batean jasota

Irunen (Gipuzkoa) 1990. urtean Fermin eta Iñigo Muguruza anaiek eta Kaki Arkarazok sorturiko talde mitikoak DVD bat kaleratu dute orain dela gutxi, non bertan taldearen historia, kontzertuak nahiz bestelako bitxikeriak aurkituko ditzakegu.

Esan bezala, taldea aipatutako lau hiru pertsonek sortu zuten, baina geroago batu zitzaizkien Mikel Kazalis zarauztarra (Estigia, Anestesia, 2 Kate), gaur egun Kuraia taldeko baxularia dena eta bestetik Mikel Abrego andoaindarra, BAP!!!, Nacion Reixa, Fermin Muguruzaren bakarkako ibilbidean nahiz Anari taldeeetan ezaguna izan dena bateriajole moduan eta gaur egun Andoaingo Garate estudioetan lan egiten duena.

DVDan denetarik aurki dezakegu, Radio Rahim taldearen lehenengo bideoklipatik hasita, Anaitasunan 92an emandako kontzertu oroigarritik pasatuz, eta taldearen historian hain garrantzitsuak izan ziren bi kontzertutik pasatuz: Oiartzungo Hitz Egin kanpaina ospatzeko jaialdi erraldoia, 95. urrian ospatua Esan Ozenki zigiluko (gaur egungo Metak izenez ezagutzen dena) hainbat taldeekin batera eta taldearen azken lau kontzertuak 2001. otsailean, Galindo koronelarekin zuten auzia irabazi baitzutelako.

Baina taldearen historian denak ez dira momentu onak izan. Hasteko, Galindo koronelak 1995. urtean bertan taldeari isun bat jarri zion "Ustelkeria" izeneko abestiagatik, non bertan taldeak koronel famatuaren pasadizo bat kontatzen zuen. Isuna 15 milioikoa izan zen, eta taldeak egoerari aurre egiteko Hitz Egin kanpaina sortu zuen. Bertan, Euskal Herriko musikari, musika talde zein kolektibo politiko askok taldeari euren elkartasuna adierazi zieten. Kanpaina taldeak eginiko "Ideia Zabaldu TOUR 95"-ren barnean gauzatuz joan zen eta ekimen hau Oiartzunen urte bereko urriaren 28an Esan Ozenki zigiluaren barnean zeuden taldeekin egindako jaialdi erraldoi batean bukatu egin zen. Azkenik, taldea 1996. urteko abenduan desegin zen eta Iruneko Bertso-Hop diska eta liburu dendan emandako azken prentsaurrekoan ziotenez, Galindoren auzia irabaztea lortzen bazuten, amaiera kontzertua emateko agindua eman zuten euren jarraitzaile nahiz elkartasuna adierazi zietenei eskerrak emateko.

Eta hala izan zen. Taldeak Galindoren aurkako auzia irabazi zuen eta agindutako kontzertuak eman zituen "Geurea da garaipena" lemapean. Jendearen eskaera handia izan zela eta, taldeak prestatutako bi kontzertuei bat gehitu zioten 2001. urteko otsailean, oso arrakastatsuak izan zirenak.

Azkenik, esan beharra dago talde honek zeresan handia eman zuela Euskal Herrian nahiz kanpoan eta urrats handia ere utzi zuela denon artean. DVDa ikusi ez baduzue, hemendik gomendatzen dizuet ikus dezazuen, pena merezi du eta talde handi honen historian sakontzeko. Nota bezala, 9 bat emago nioke, nire ustez abesti batzuk falta baitira, baina diseinuaren aldetik aipatu behar da oso txukuna gelditu egin dela.

Platero y Tu-ren diska kalean da jada; berandu eta gaizki.

Platero y Tu rock talde bilbotarra 2002.urtean banandu zen 12 urtez kaña ematen egon ondoren. Oso berri tristea izan zen taldearen jarraitzaileontzat. Fitok, Fito&Fitipaldis proiektuarekin jarraitzea erabaki zuen; Iñaki "Uoho", Extremodurorekin kitarjole bezala eta Juantxu "Mongol" eta Jesus "Maguila", euren aldetik, La Gripe rock talde berriarekin hasi ziren.

Azken birarik ez... azken kontzerturik ere ez. Taldeak agur ezan zuen betirako. Halere, "Hay Mucho Rock&Roll" diska grabatzeko berriz batu egin ziren. Diska honetan kanta zaharrak berriz grabatu zituzten soinu kalitate hobeago bat emateko. Taldeak diskaren bigarren atal bat aterako zuela zin egin zuen. Hiru urte luze igaro eta, azkenean, 2005eko udazkenaren hasierarako prest zegoen "Hay Mucho Rock&Roll"-ren bigarren atala.

DRO-k (Platero y Tu-ren lanak kaleratzen dituen disketxe multinazionala) azaroaren 28an diska kalean egongo zela anuntziatu zuen. Baina ez. Beti bezala itxaron behar izan dugu. Gaur atera da bigarren atala.

Diska formatu ezberdinetan aurki dezakegu. Lehenengoa: "Hay Mucho Rock&Roll"-ren bigarren atala + DVD bat kontzertu batekin. Bigarrena: "Laburpen diska" delakoa. Honek Lehenengo eta bigarren atalen hainbat kantu jasotzen ditu (timo hutsa). Hirugarrena eta azkenengoa: BOX SET-a. Kutxa honetan Lehenengo atala + Bigarren atala + 2DVD (Kontzertua eta taldearen bideoklip guztiak) + Liburuxka bat testu eta argazki bitxiekin datoz. 30€ inguruko salneurria du azkenengo honek.

Ikusten duzuenez Plateroren jarraitzaileok ez gara deus DRO disketxearentzat. Ahalik eta diru gehien ateratzea da bere helburu bakarra; "exprimir la burra" esan omen dute batzuk. Bat egiten dut azkenengo esapide horrekin.

Nik (beste jarraitzaile askok bezala) lehenengo atala erosi nuen 15€tan. Eta orain 30€ gehiago gastatu behar ditut kutxa osoa nahi baldin badut. Orduan zertarako erosi nuen lehenengo atala? Zergatik ez dute atera beste kutxa bat lehenengo atala gabekoa? Ezinezkoa ote zuten hutsune bat uztea bigarren kutsa batean lehenengo atala aldez aurretik genuenok bertan sartzeko? Ez. Extremoduroren errekopilatorioarekin horixe egin zuten: bi kutxa ezberdin atera, bata osoa eta bestea hutsune batekin lehenengo atala sartzeko (merkeagoa zena, noski).

Diferentzia da Extremoduro ez dela banatu, alegia, "bizirik" dagoela eta, beraz, DRO-k taldean dirua inbertitzen jarraituko du. Platero "hilda" dagoenez ez du bertan dirurik inbertitu nahi, baizik eta dirua atera eta besterik ez.

Kutxa erosiko dut taldearen jarraitzaile sutsua naizelako txikia nintzenetik. Baina taldeagatik erosiko dut soilik (Platero y Tu ez baita DRO-ren erabakien erantzulea); ez diot DRO disketxeari inoiz ere xentimo bakar bat gehigo emango.

Skalariak Bilboko Kafe Antzokian

Aurretik: 8,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records). Takilan: 10,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 euro.

Skalariak taldekoek Luz Rebelde, euren bosgarren diskoa aurkeztuko dute zuzen - zuzenean Bilboko Kafe Antzokian, 2005eko abenduaren 22an (osteguna) gaueko 22:00etan. Berriro ere skalarien berezko ikutu hori ageri zaigu eta ostera ere publikoa harritzea lortu dute hain berezia duten esentzia hori galdu barik. Honek zalantza izpirik gabe, bai estatuko eta baita nazioarteko merkatuetako ateak ireki dizkie. Luz Rebelde birarekin dabiltza Txilen, Alemanian, Italian, Suitzan... Musikari dagokionez esan dezakegu, disko honek kultura eta estilo berriak hausnartzen dituela, batzuetan jamaikar musikatik aldenduz.... Hala ere disko guztian barna usaindu ahal izanen duzue Skalariak-en ohiko Jamaikako 60. hamarkadako ikuittu hori. Kantuetako batean 80. hamarkadako talde mitiko bati omenaldia ere egiten zaio.

Bertan ageri den informazioa Kafe Antzokiko webgunetik aterata dago hitzez hitz. Bertan taldeari buruzko informazio apur bat dator. Espero dut zeuen gustukoa izatea!!

Gehiago irakurri

Radio Blog-a eguneratuta

Aupa! Radio Blog-a eguneratuta dago jada. Hauek dira entzun ditzakezuen kantak:

HABEAS CORPUS - Alternativa Platino

PIKUTARA - Rafa, Mikel eta Peru

DELIRIUM TREMENS - Ezin leike

DIRE STRAITS - Sultans of swing

LOS RECONOCES - En bolsas de basura

NON SERVIUM - Violencia

SKAFAM - Intifada catalana

KORTATU - 9 Zulo

OBRINT PAS - Telefeixisme (ZUZENEAN)

PLATERO Y TU - Desertor

PLATERO Y TU - Meando en la pared

BERRI TXARRAK - Begira (MAKETA)

LA PULKERIA - La migra

Astoa bueltan da!

Gaur berton honako e-mail hau jaso dut nire lagun batengatik. Albistea zegoen moduan kopiatu dut saihestu ezin izan dudalako eta beraz, gaztelaniaz dago. Zeri buruz doan jakiteko, irudia ikusi eta gero "Gehiago irakurri" loturari sakatu.


Taldearen izena asto famatu batena da.

Pistak: ikusi argazkia, ikusi kategoria eta ondoren "Gehiago irakurri" lotura sakatu.

Gehiago irakurri

Musika taldeen letrei buruz

Musika talde baten CD-a erosten dugunean, etxera heldu eta jarraian gure musika aparatuan jartzean , entzuten dugun lehenengo aldian musikari erreparatzen diogu, gehienbat, baina barneko liburuxka hartuz gero, letrak garrantzi handia daukatela ohartzen gara. Bitakoraren txoko honetan musika talde ezagunen letrak nahiz letra-zatiak jasotzea izango dut helburu. Oraingo honetan Berri Txarraken Jaio.Musika.Hil azkenengo diskotik bi abestien zati bat aukeratu dut, oso onak iruditzen zaizkidalako diskoaren letrak. Kantuen izenburuak Oreka eta Jaio. Musika. Hil dira:

"Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak" (Oreka).

"Ardi txuria sentitzen garelako artalde beltzean, ardi beltza sentitzen garen moduan, artalde txurian" (Jaio.Musika.Hil)

Kantuon hitzak Musikazblai webgunean aurkitu ditzakezue, taldearen web orrian oraindik ez baitaude.

Berri Txarrak talde nafarra Bilboko Kafe Antzokian.

Lekunberrin (Nafarroa) sortutako taldeak Bilboko Kafe Antzokian eskainiko du emanaldia datorren azaroaren 4an, ostirala. Taldea disko berri bat argitaratu du duela ez oso gutxi, "Jaio.musika.hil" izenburupean eta hori dela eta bere disko berriko doinuak ezagutaraziko ditu Bilboko areto ezagun honetan. Ostiral batean izango denez, jende ugari gerturatuko dela jakina da, eta hortaz, behin sarrerak salgai jarrita, adi egotea komenigarria izango da kontzertua ez galtzeko. Sarrerak aste honetan bertan aterako dira eta Kafe Antzokiaz aparte, ohiko lekuetan aurki daitezke. Prezioa eta orduaren informazio gehiago lortzeko sartu Kafe Antzokiaren web gunera sartzea besterik ez duzu.

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009