Jon Antolin Txarroalde - 07-06-2006 16:16:11 | Categoria:
Orokorra
Hona hemen
SBS kate australiarrean egindako erreportaiaren zati bat non Antonio Camachori, Estatuko Segurtasun Idazkari espainolari, elkarrizketa bat egiten zaio. Tortura kasuetaz galdetzen hasten da kazetaria eta Camacho jaunak, urduri, kamara itzaltzeko esaten dio. Zergaitik ote?
TORTURARI STOP!!! IKUSI, ENTZUN TA ZABALZAZU!!!
Jon Antolin Txarroalde - 28-01-2006 19:24:12 | Categoria:
Orokorra
Ezin da ulertu Abiadura Handiko Trena (AHT) gizartetik at dagoen kontzeptua bezala. Gure gizartea abiaduraren morroia bilakatzen ari da. Gaurko gizartea ekonomia kapitalistak sorturiko garapenean oinarrituta dago eta ekonomia kapitalistaren gakorik garrantzitsuenetariko bat garraioa da.
Garapenaren aro hau merkantzien mugikortasun handiago eta azkarrago bat eskaintzen duten azpiegitura erraldoietan oinarrituta dago. Azpiegitura hauen hazkundea kapitalismoaren azelerazioarekin batera dator: interneten kapitalak ia bat-batean bidaiatzen badira, mundu materialeko merkantziek antzeko joera bat izan beharko lukete. Hargatik biderkatzen ari dira autopistak, abiadura handiko trenak, super portuak, aireportuak eta horrelako azpiegiturak.
AHT Euskal Herrian
AHT edo “Euskal Y” Europar Batasuneko ildo makroekonomikoetan oinarrituta dago. Proiektu hau ez da pertsonentzat eginikoa, merkantzientzat eginikoa baizik. Euskal Herrirako, proiektu honek ondorio sozio-ekonomiko eta ekologiko lazgarriak ekarriko ditu.
Gehiago irakurri
Jon Antolin Txarroalde - 28-01-2006 11:00:34 | Categoria:
Orokorra

Jakingo duzuenez,
BUBER sariak ospatuko dira eta bertan interneteko euskal gunerik onenak hautatzenn dira hainbat kategorietan: (blogik onena, enpresetako web gunerik onena, web gunerik dibertigarriena...).
Bozkatu edo parte hartu ahal izateko
BUBER sarien orrialdean sar zaitezte.
Baina
Tofafly-tik ez zaituegu zuen bozka eskatu nahi (
gurea baino hobeago diren blog asko daude euskal blogosferan, prepotentzia ez da bertute bat guretzat...), baizik eta
zuen parte hartzea eskatu nahi dugu. Parte hartu zuek ere
Kostaldea-k egin duen bezala edo
gu geuk egin dugun bezala!
Nik jadanik bozkatu dut blogik onenaren atalean eta espero dut horrek irabaztea, blogik interesgarriena iruditzen baitzait. Bitakora hori "
Zakilatente" da eta sexuaren inguruko gaiak jorratzen ditu. Bisitatu eta ikus ezazue, oso ona da!!
Jon Antolin Txarroalde - 22-01-2006 13:14:11 | Categoria:
Orokorra
Gaur egun, alfabetatua izatea ez da idazten eta irakurtzen jakitea soilik.
Ikastolan hasi ginenetik marrazten, irakurtzen eta idazten irakatsi ziguten. Batxilergoa amaitu eta gero, selektibitatean hizkuntza froga ezberdinak egin behar izan genituen eta idatziz komunikatzeko eta adierazteko gaitasuna frogatu. Baina noiz irakatsi digute ikus-entzunezko lengoaia?
Inoiz ere ez.
Albert Mehrabianek (komunikazioan aditua)
mezu baten eragina %55ean ez-berbala dela zehaztu zuen. Informazio gehiena begietatik jasotzen dugu. Horregatik, nire ustez, ikusentzunezko lengoaia eta teknikak txikitatik ikasi behar den zerbait dela uste dut; idazten eta irakurtzen ikastea bezain garrantzitsua baita.

Baina ez da horrelakorik irakasten eskoletan ezta institutuetan ere. Horrek
arazo larriak dakartza gizartean informazioa jasotzeko orduan. Hau da, ikusentzunezko lengoaia, teknikak, estrategiak eta testuak ezagutzen ez dituen norbaitek
manipulatua izateko arrisku handia dauka. Jendeak telebistako albisteak ikusterakoan; filmak ikusterakoan; dokumentalak ikusterakoan...
informazioa irentsi egiten dute inolako analisirik egin gabe. Eta, horrela,
engainaturik bizi dira.
Analisi on bat egiteko, ikusentzunezko testuen gaineko jakintza batzuk izan behar dira: kamara batek nola funtzionatzen duenetik, argia eta planoen egituraketa zein muntaia teknika ezberdinetaraino. Hau da:
ikusentzunezko medioen konpetentzia mekanikoak, teknikoak, estetikoak eta artistikoak ezagutu behar dira.
Lehen esan dudan bezala, eskoletan irakasten hasi behar dira teknika hauek; institutuetan ere eta, nahi izanez gero, Komunikazio Zientzietako fakultateetan edota ikusentzunezko Goi Mailako Zikloetan ikasleek ikusentzunezko arloan espezializatzeko aukera izango dute.
Hala ere, goi-mailako ikasketetan ez da beti modu egokian irakasten ikusentzunezko komunikazioa.
Hori da Euskal Herriko Unibertsitatearen kasua. EHU-k, komunikazio arloan eskaintzen dituen karreretan (
Kazetaritza, Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea) irakaskuntza nahiko pobrea da ikusentzunezko gaiei begiratuta. Lehenengo kurtsoan praktika batzuk egiteko aukera izan genituen "
Ikusentzuteko bitartekoen Teknologia" ikasgaian. "
Ikusentzunezko lengoaia" ikasgaian oinarri teoriko bat jaso genuen ere. Aurten, aldiz, oraindik ez dugu kamara bat ere ez hartu; oraindik ez dugu albistegi bakar baten muntaia nola egituratzen eta egiten den ikasi...
Badakit hurrengo bi kurtsoetan ikusentzunezko aukerazko ikasgai apur batzuk izango ditugula, baina horrekin ez da nahikoa.
Ikusentzunezko irakasgai gehiago behar dira; eskola praktiko gehiago; material hobeagoa behar da ikusentzunezko teknikak ikasteko...
Kazetaritzako ikasle batzuk ikusentzunezko hedabideetan lan egin nahi dugu (nire kasuan, kameren atzean) eta horretarako
prestakuntza sakonagoa behar dugu.
Baina ez bakarrik kazetaritzako ikasleek.

Gaur egun,
aro digitalean bizi gara; ikusentzunezko aro digitalean ere. Horregatik, behar-beharrezkoa ikusten dut haurrek ikusentzunezko lengoaia ikasten hastea eta, aurrerago, nerabeek oinarri on bat hartzea.
Modu horretan bakarrik bizi dugun aro berri hau ulertzeko gai izango gara; soilik horrela, ikusentzunezko hedabideek esaten dutena analizatu eta kritikatzeko gai izango gara...
Gaur egun, alfabetatua izatea ez da idazten eta irakurtzen jakitea soilik.
Argazkiak Sony-Europe eta http://jkt.detikinet.com guneei esker ageri dira artikulu honetan.
Jon Antolin Txarroalde - 16-01-2006 19:50:55 | Categoria:
Orokorra

Brasilgo telebista kate batek (
Canal Adulto), "
Assinante Garanhao" (Candidato a semental) programa abiarazi du. Saioan parte hartzeko, ikusleek gutun bat idatzi behar dute euren ametsetako
fantasia erotikoa azalduz. Katearen zuzendariak eta programa berako aktoresek kandidatuak aukeratzen dituzte; gero, irabazleek euren ametsetako porno filma egiteko aukera dutelarik.
Programaren promotoreek jakinarazi dutenez, grabaketak burutzeko orduan, partehartzaile askok lotsa sentitzen dute kameren presentzia dela eta. Horregatik, antzezpena nahiko ezberdina suertatzen da gutunetan adierazi zutenarekin konparatuz.
Robson Gonçalves (zine pornoko ekoizle ezaguna) da saioaren zuzendaria. Berak aitortu duenez, kable bidezko TVA telebistaren marketing estrategia izan da programa honen ekoizpena, "Canal Adulto" kateari bultzada emateko helburuarekin.
Gaur egun, edozer ikusi dezakegu gure telebistetako pantailetan.
Jon Antolin Txarroalde - 15-01-2006 17:18:51 | Categoria:
Orokorra
Hemen ikus ditzakezue joan den hilean jarritako inkestaren emaitzak:
Hauxe da inkesta berriaren galdera:
Zein P2P programa erabiltzen duzue? (eMule, lphant, Soulseek, BitTorrent...) Bozkatu,
freaks!
Jon Antolin Txarroalde - 24-12-2005 12:13:06 | Categoria:
Orokorra
Goizaldeko ordubiak
Kriseilu hautsien azpian
Amatxo izan zitekeen
Gaur negua da Gasteizen
Soilik maitaleek ez dute
Berogailuen beharrik
Andra baltzak kantoietan
Ez dute berogailurik
Ezta ere maitalerik
Zatoz, etxe barrura, nire ondora
Noa, etxe barrura, zure ondora
Kristalak erortzen dira
Zerrailik gabeko portalean
Arreba izan zitekeen
Zuretzat ez printze azulik
Ez duzu horren beharrik
Hain bakarrik ez zaude
Gaur negua da Gasteizen
Zerua oskarbi da barren
Emakume ederrentzat
Zatoz, etxe barrura, nire ondora
Noa, etxe barrura, zure ondora
Mikel Urdanagrin-en
"Heldu Artean" diskatik hartutako kanta.
Jon Antolin Txarroalde - 14-12-2005 20:13:12 | Categoria:
Orokorra
Aupa! Badakizue diseinuan aritzea eta bitakoraren taulak eraldatzea gustatzen zaidala. Gaur bitakora hobetzeko baliabide on bat sortu dudala uste dut.
Badakizue edonoren bitakorara sartzeko
http://www.bitacoras.com gunera jo behar dugula lehenbizi eta gero han datorren panelean datuak sartu. Bitakora sortu genuen lehen unetik pentsatu nuen horrela denbora galtzen dela. Joan den urtean,
berriemaile sisteman aritzen ginenean, bitakoratik zuzenean sartzeko aukera genuen.
Beno ba,
trasteatzen ibili ondoren,
menu.bit fitxategia eraldatu dut eta orain
tofafly-ko kideok (
Ibai Barrios, Jon Goikouria eta hirurok) hemendik bertatik sar gaitezke gure panelera.
Honela geratu da panela (
ez saiatu hemen idazten; irudi bat da):
Jon Antolin Txarroalde - 11-12-2005 14:07:23 | Categoria:
Orokorra

Entzun ditzakezue jada "
Luz Rebelde",
SKALARIAK taldearen 5. lana, gure
Tofafly irratian!
Jon Antolin Txarroalde - 05-12-2005 16:35:40 | Categoria:
Orokorra
Atxarte Salbador preso deustuarrari omenaldia egin zitzaion ostiralean Done Petri plazan (San Pedro). Bertan Deustuko herriko jende multzo dexente bildu egin ginen Atxarteri ongi-etorria emateko. Omenaldian dantzariak hainbat dantza eskeini zioten Atxarteri; era berean bertsoak bota zioten, Deustuko "otxoteak" abestu egin zioten, eta Deustuko Askatasunak eta Batasunak komunikatu bi irakurri zituzten. Amaieran, Atxartek hitz batzuk esan zituen eta euskal preso politikoak "
etxean behar ditugula" aldarrikatu zuen.
Omenaldia arratsaldeko 20:00etan izan zen eta gero,
gaueko 21:30etan, afaria ospatu zen Deustuko Herriko Tabernan bere omenez.
Atxarte Salbador 2004ko uztailean bahitu, torturatu eta espetxeratu zuen Estatu Espainolak. Aurtengo
azaroaren 24an behin-behineko askatasunean utzi zuten eta hileko 1ean eta 15ean epailearengana joan behar izango du.
ATXARTE ONGI ETORRI! EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
GATAZKAREN KONPONBIDERAKO AMNISTIA OSOA!
Jon Antolin Txarroalde - 29-11-2005 18:54:25 | Categoria:
Orokorra
Hemen dituzue inkestaren emaitzak:
Ikusten denez jendeak ez du gustoko Nazioarteko Harremanak! Jejeje Ez dakit zergatik baina ez nau ezertxo ere ez harritzen...
Inkesta berrian bozka eman dezakezue jada, galdera honako hau da:
Gabonak hemen dira. Kontsumistegiak garela uste al duzue?
Jon Antolin Txarroalde - 29-11-2005 18:23:58 | Categoria:
Orokorra
Hasteko, barkamena eskatzea. Zinebiren jarraipena egiten hasi nintzelako eta ez nuelako amaitu. Arrazoia:
faringoamigdalitis-a eta berak eragindako sukar altua izan da. Gaixorik egotea
putada handia da. Handiagoa kontuan hartzen badugu zinemaldi honen jarraitzaile sutsua naizela kontuan hartzen badugu. Beraz, nahiz eta saio guztietarako gonbidapena neukan ezin izan dut joaterik.
Tira, gutxienez hobeto nago eta bihar klasera joan ahal izango naiz, egun asko galdu behar izan baititut. Hala ere, sari nagusiak zeintzuk diren esango dizkizuet.
Gehiago irakurri
Jon Antolin Txarroalde - 20-11-2005 13:23:48 | Categoria:
Orokorra

Azaroak 17an iksleon nazioarteko eguna izanik,
Ikasle Abertzaleak eta bestelako taldeek mobilizazio eguna prestatu zuten Bologna Prozesua delakoaren aurka manifestatzeko.
Ikasle Abertzaleak ezagutarazi duenez,
Leioako kanpusean ikasleen
%95ak egin zuen greba eta
Bilboko manifestaldian 4.000 lagun bildu egin ziren. Datu gehiago ikusteko Ikasle Abertzaleak duen
web guneko atal honera jo ezazue.
Hementxe dituzue manifestaldian ateratako argazkiak:
Gehiago irakurri
Jon Antolin Txarroalde - 19-11-2005 13:00:58 | Categoria:
Orokorra
Es l´hora d'alçar la veu contra els imperis ocupants. L'hora de la solidaritat amb tots els pobles oprimits del nostre món.
L´hora de trencar els murs del feixisme. L´hora d'estimar la nostra terra, perquè la volem lliure i no d'altra manera!
Palestina, Sahara, Kurdistan... begirune osoz:
Salam Alaikum! Solidaritat internacionaliste!

Galiza ceive! Puxa Asturies dixebra!
VISCA ELS PAISOS CATALANS! Propera estació: INDEPENDÈNCIA!

Eta nola ez,
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! Gure lurra defendatzen jarraituko dugu! Ez daudenak, geure bihotzetan eroango ditugu. Gurea maitatuz, zainduz eta borrokatuz askatasuna lortuko dugu. Gure eguna helduko da!
Agafant el relleu de la lluita que altres ens han deixat els pobles seran lliures!

Allò que busca aquest missatge no es més que uneix la nostra lluita amb la lluita d'altres pobles oprimits i perseguits!
I per això:
Solidaritat amb tots els pobles que lluitan per la seua independècia! / Independentzia lortzeko borrokan ari diren herri guztienganako elkartasuna!
Ibai Barrios - 17-11-2005 11:38:39 | Categoria:
Orokorra
Larrabasterran (Sopela) ospatuko den jaialdirako 9 egun soilik falta direnean, ekintzek aurrera jarraitzen dute. Gaur bertan,
Ikasle Abertzaleak eta
Izquierda Universitaria ikasleon mugimendurako taldeak Bolognako prozesuaren aurkako manifestaldia antolatu dute Deustuko San Pedro plazan, 11:30-tik aurrera, "Arkatzak zorrozteko garaia da" lelopean. Bestalde, Ikasle Egunerako sarrerak jada salgai daude ohiko salmenta tokietan, 13 eurotan jaialdia baino lehen erosiz gero eta 17 eurotan jaialdiaren egunean bertan erosten badira.
Jaialdia aurkezten duten kartelak ikusi ahal izan dituzue hainbat lekuetatik, iragarkia prentsan ere atera delarik. Ikasle Egunerako ekitaldi asko prestatu dira Larrabasterran, eta antolatzaileek eguna heltzeko zain daude. Euskal Herriko hainbat tokietatik jendea espero da, jaialdia ospatu den beste urteetan bezala, hala ere, eguraldia lagun izatea komeni da, nahiz eta karpa erraldoia jarriko duten ere.
Hau izango da egun horretarako prestatu duten ekitaldia: 15:00-etatik aurrera era guztietako joku zein malabareak egongo dira, geroago, 20:30-etan inguru, ekitaldi politikoa antolatu dute karpa erraldoian. Eta azkenik, gaueko kontzertu-jaialdia izango da, bertan hainbat euskal musika talde parte hartuko dutelarik, horien artean,
BERRI TXARRAK,
GATIBU,
BARRICADA,
SOZIEDAD ALKOHOLIKA eta
ENE BADA! taldeak.
Horrez gain, kontzertua amaitu eta gero jaia aurrera jarraituko du Larrabasterran, beraz girorik ez da faltako Bizkaiko herri honetan. Garraioaren kontua dela eta,
Metro Bilbaok gau osoko zerbitzua prestatu du eta Euskal Herriko hainbat tokitik autobusak aterako dira. Informazio gehiago izan nahi ezkero,
Ikasle Abertzaleak duten web orrian sartu besterik ez duzue egin behar.
Jon Antolin Txarroalde - 14-11-2005 19:24:05 | Categoria:
Orokorra
Emule-ren erabiltzaileak bazarete agian hurrengo artikuluaren gaia ez zaizue berria egingo. Azken bolada honetan
P2P programa honen erabiltzaileok
ZamBoR 2 izeneko erabiltzaile baten mezuak etengabe jasotzen egon gara. Honek bakarrik
"conected" eta "disconected" esaten digu behin eta berriro. Baina ez da benetazko erabiltzailea; antza denez,
SGAE-k hedatutako
SPAM-a baizik.

Oraindik ez dakigu ziur SGAE-ren enkargua den, batzuk, bi hacker israeldarren operazioa izan dela aitortzen baitute. Hala ere, segurtasun osoz dakigu gutxienez Estatu Espainolean eta Italian ari dela. Posible da bi estatu hauen egileen elkarteetarako egina izatea
ZamBor 2 delakoa.
Gutxi dakigu
ZamBor 2-ren inguruan, baina izan daiteke, beste SPAM askok bezala,
troyano-ren bat izatea. Posible da ere bot honek birusa bezala jokatzea eta deskargak ezabatzea;
erabiltzaile askok ZamBoR 2-ren mezuak jaso ditugunetik konexioaren abiadura jaitsi zaigulako, 0kbps-ra ere ailegatu delarik.
Eta hori ez da guztia.
ZamBor 2 sortu dutenek datu base bat daukate mezua jaso dugun guztion IP-ekin.
¡FITXATURIK GAUDE! Ez dakigu zertarako... baina ziur ez dela helburu on baterako.
Har dezakegun erabakirik onena spam madariktu honetaz libratzea da. Oso erreza da. E-mule-n "
Preferencias" sakatu behar duzue eta gero "
Seguridad" atala aukeratu. Aterako den leihoa horrela konfiguratu behar duzue:
Gehiago irakurri
Ibai Barrios - 08-11-2005 19:36:40 | Categoria:
Orokorra
Marta Cibelina kazetariak Miguel Boseri buruzko gertaera bat jaso zuen atzo "20 minutos " dohaneko egunkarian. Bere esanetan, kantari famatu hau Javier Alvarez kantautorearen kontzertua ikustera joan zen; honaino, dena egoera normala irudituko zaizue. Baina, geroago, eta kontzertua aurrera zihoala, Bosek Londreseko
homeless baten itxurarekin eta whiski baso bat eskuan zeukala, agertokian azaldu zen, nahiz eta inoren gonbidapenik izan ez.
Javier Alvarez bere aurrean ikusten zegoenaz ohartu, baina jotzen jarraitu zuen. Une horretan, legioko "El novio de la muerte" abestia kantatzen zegoela, Bosek mikrofonoa hartu eta abesten hasi zen, baina abestu baino, alkoholaren eraginez edo abestia erdizka eta gaizki abestera baino ez zen ailegatu, Javier Alvarez bere itxura era onean mantentzen zuen bitartean. Azkenean, eta modu egoki batez, kantautore gixajoa bere tekniko baten laguntzaz, eta modu onean, Bose oholtzatik joatea lortu zuten.
Alkohola edanez gero, denok nahi ez ditugun gauzak egitera arriskatzen gara, ikusi dugun moduan.
Artikulua "20 Minutos" debaldeko egunkaritik atera dut. Bertsio originala ikusi nahi ezkero, jo
http://www.20minutos.com web orrira.
Jon Antolin Txarroalde - 06-11-2005 18:38:15 | Categoria:
Orokorra

Aurtengo uztailaren 15, 16 eta 17an Bilbo zirkuitu bihurtu zuten
Udaletxeko boteretsuek Renault enpresaren eta azpiegitura enpresen mesedetara. Zirkuitu horren aurkako erreakzioa nabaria izan zen. Testuinguru horretan bertan jaio zen “
Zirkuiturik EZ!” plataforma. Plataforma hainbat elkartek osatu zuten, besteak beste:
Deustu, Zorrotzaurre eta Olabeagako auzokideak;
Herria Aurrera,
Ekologistak Martxan,
Eguzki,
Biziz Bizi,
Lanbroa Emakumeen Elkartea,
LAB, etab.
World Series (edo horrelako zerbait) zirkuituari alde positiboren bat aurkitzea ezinezkoa da. Aldiz, puntu negatiboak ugariak eta anitzak dira; eta, bereziki, Deustuako auzotarrontzat. Zirkuituak gure auzoaren zati batzuen suntsipena eragin du, adibidez, Botika Zaharreko parkea. Lasterketak burutu baino hilabete bat lehenago hasi ziren auzoa inkomunikatzen eta hesi zein alanbreekin setiatzen. Gainera, egun horietan auzokide pilo batek aparkatzeko arazo larriak izateaz gain,beste askori (batez ere Botika Zaharrekoei) autoak bere garajeetatik ateratzera behartu zituen “Bilbao Urban Circuit” delakoak.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 26-10-2005 22:01:22 | Categoria:
Orokorra

Azaroak 1. "Dia de todos los Santos" edo "Santuen eguna". Aurten astearte batean gertatuko da dirudienez, zorte pittin batekin zubia edukiko lukete hainbat ikaslek, baina antza denez ez da horrela gertatuko.
Lehenengo momentutik gauza bat argi uztea gustatuko litzaidake: ni ez naiz fededuna, inondik inora ere. Ez dut inolako jainkoan sinisten. Ez monoteista ezta politeista ere, ze demontre! Leku sakratuak
turismoa egiteko edota senide baten
ezkontza (
EZ DIRA SENIDEAK), jaurnartze, hiletetara edo dena delakoetara joateko zapaltzen ditut, besterik ez.
Gehiago irakurri
Jon Antolin Txarroalde - 26-10-2005 09:13:46 | Categoria:
Orokorra

Blog-a sortu genuenean agindu egin nuen baliabide berriak sartuko genituela. Beno ba gaur bertan musika arloa hobetu egin dut. Lehen
Castpost sistemarekin abesti solte bat jarri genuen. Gaur,
Radio Blog-a sartu egin dut gure bitakora honetan!
Radio Blog honetan abesti pilo bat sartu daitezke. Momentuz Skalariak aterako duen diska berriaren abesti bi jarri ditut. Geroago abesti gehiago jarriko ditugu.
Nola erabili? Oso erraza da. Eskuineko menuan jarri dut link bat, hor klikatuz irratia leihotxo txiki bat zabalduko da. Bertan nahi duzun abestia klikatu ta listo! Lehenengo abestian klikatuta ondoren datorren guztiak entzun ahal izango dituzu!
Espero dut irratia entzutea eta gozatzea!!
Ibai Barrios - 25-10-2005 20:33:47 | Categoria:
Orokorra
Seguruenik, bitakora honetara sartu zaretenok ikusiko zenuten menu nagusian inkesta bat prestatu dugula zuek, ikasleok, gehien gorroto duzuen irakasgaia bozkatzeko. Momentuz, ikasleok gehien gorroto dugun irakasgaia Nazioarteko Harremanak da eta bigarren postuan Historia irakasgai interesgarria aurkitzen dugu (jejeje). Ikusiko zenuten bezala, emaitzak probisionalak dira eta momentuz ez dago ezer erabakita. Eta horregatik, bozkatzera animatzen zaituztet. Bozketei esker ateratzen dugun diruarekin (kar-kar-kar) denok dakigun irakasle bati praka berriak erosiko dizkiogu (Keith Richards eta Atutxaren antza duen horri, jejeje). Agur eta segi bozkatzen!!
Jon Goikouria - 24-10-2005 23:38:37 | Categoria:
Orokorra
Ohartuko zinetenez, batzutan,
TOFAFLYn lerro bakarreko esapide laburrak agertzen dira, gehienetan izenpetu gabe ("
izenik gabekoa" jarriz). Arrazoia ondorengoa da:

Blogaren gaiei buruz pentsatzen ari ginela, esapide barregarriak jartzeko ideia otu zitzaigun hiruroi. Horretarako,
Luis Diez Jimenez-en (Malagako institutuko katedraduna) "
Antologia del disparate" liburua hautatu genuen, noizbeinka esapideren bat hautatzeko. Aiopatutako liburuan, 1960. urte inguruan, hautaprobetan idatzi zituzten zenbait galderen erantzun 'xelebreak' ageri dira. Era honetan, blogak ukitu pertsonal bat hartuko duelakoan gaude eta... ez dakit; barregarriagoa izango delakoan gaude.
Beraz, blogean 5 hitzetako esalditxo bat topatzen baduzu, zaude lasai! esapidetxo bat besterik ez da ta!!
hurRenGoRart€!!
Jon Antolin Txarroalde - 22-10-2005 12:29:00 | Categoria:
Orokorra
Aupa lagunok! Gaur beste baliabide bat sartu dut gure bitakora honetan guztion probetxurako! Musika entzuteko programa bat ezarri dut
Castpost-ren erreminta erabiliz.
Euskal Herriko taldeen kanta ezberdinak jarriko ditugu hemen. Gehienak copyleft dituztenak izan beharko dira, copyright duten abestiak ezin baitira eskegi. Badakit orain dagoena copyright daukala baina arriskatuko gara
SGAE-ren kontra gaudelako.
Espero dut zuen gustokoa izatea!
Jon Antolin Txarroalde - 17-10-2005 21:14:31 | Categoria:
Orokorra
Gabon, gaur zerbait berria bitakoran jartzekotan egon naiz arratsaldean... eta gauza pilo bat aurkitu egin ditut! Baina asko eta asko txorakeriak ziren. Azkenik ikusi ditudan gauza guztien artean ideiarik interesgarriena inkestarena izan da. Beraz, oraintxe bertan lehenengo inkesta aurkeztuko dizuet:
"Zein ikasgai gorroto duzue gehien?". Momentuz hilabetero berrituko dira. Orain bozkatzera! Nik neuk bozkatu dut jada!