Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Kazetaritza eta publizitatea

Uda honetan, telebistan Nutriben Potei buruzko iragarkia ikusi ahal izan dugu. Gogoratzen?



Hau horrela dela ikusita, zer gertatuko litzateke ikusi berri duzuen iragarkia benetakoa ez dela badinotsuet, manipulazioa baizik, eta originala "Gehiago irakurri" botoian daukazuela??

Gehiago irakurri

Azterketak eta Stress-a

Aste pare bat baino ez dira geratzen azterketei hasiera emateko. Baina ez larritu, azken txanpa da ta, 2. lauhilabeteko madarikatu honekin amaitzeko.

Beraz, azterketen garaian bizi dugun egonezina azlatzeko, umeek jasaten duten antsietatea erakustea ez legoke gaizki, ezta? horra hor bideo polit eta interesgarri bat.

Egoera: Bostpa sei urteko mutiko bati (eta bere arrebari) Nintendo 64 bideokonsola ekartzen dio Santa Clausek gaboneko oparitzat. Zein izango da mutikoaren jarrera? zeuen begiekin ikus ezazue!

Hacats gramaticalac dyrela eta ez direlah

Ikasleak ikasle garenetik hainbat gauza irakatsi zaizkigu. Hezkuntzak garrantzi handia izan du (eta izaten ari du) gure bizitzan ezbairik gabe. Oraingo honetan hezkuntzaren atal zehatz bati buruz hitz egitea gustatuko litzaidake: ortografiaz.

Gehiago irakurri

Azterketak bukatzeko gogoak

3 azterketa besterik ez dira geratzen lehen lauhilabeteari amaiera emateko. 3 azterketa besterik ez. Egia esateko 3 azterketa horiek azterketa bat da bakarrik; Komunikabideen ereduak eta Gorpal-en azterketa (eskerrik asko aitevistoevaristoko mutilei obra artistiko honengatik) Test modukoak dira, eta beraz ez dira garatu behar diren azterketen antzekoak. Hori egia da, zer edozer ikasi behar dela argi eta garbi dago.

Kezkatu gaitzakeen azterketa bakarra Marketing-arena da. Baina lasai egon lagunok! marketing lana egin eta gero, kontzeptu asko eta asko buruan geratu zaizkigu (neri behintzat) eta hori ikasteko orduan miretsi behar dugun faktorea dela esan genezake.


Lepoan hartu ta segi aurrera!

Gutako zenbatek desiratzen dugu amets gaizto hau bukatzea? nik uste denok ari garela Gran Hermano programak egiten duen atzerakontua bezalako bat egiten azterketen azken eguna ahalik eta arinen heltzeko. Laura Fernandez-ek (Laulenako kide batek) hori egiten du MSN MESSENGER-eko nikean: "Solo kedan 3!!!" esanez.

Nik ez dakit zer pentsatuko duzuen zuek, baina nik motorra hartzeko eta ahuntza bizkarrean harturik irteeratxo bat egiteko gogoa dut. Eskiatzera edo. Rutina honetatik deskonektatzeko.

Gehiago irakurri

'Kultur Leioa'ko segurtasun guardia zekenari buruz

Zeken berri bat aurkitu dut Leioako Kultur Etxean. ‘Segurata’ bat da. Koldarra eta gainera kontraesana badirudi ere, gogoak ematen dionean harroputz bihurtzen da. Txoriburua da. Gizajoa. Egia esateko, liburutegian dagoen gazte guztien aurrean niri errieta egiten saiatzeak besteen aurrean kikiltzeko edo humilatzeko hori penagarria da bere aldetik. Gainera, hori ere ez zaio ondo irteten.

Gehiago irakurri

Gaur eguneko e-mailei buruz

Hona hemen aspertzen nintzen arratsalde batean egitea gustatu zitzaidan aktibitate edo ariketa bat: hilabete honetan zehar jaso ditudan email batzuen aukeraketa egin ostean, haiekin bildumatxo bat egitearen burutapena eduki dut. "Gehiago irakurri" estekan topatuko dituzu.

E-mail hauek ikusitakoan hurrengo ondorio honetara heldu nintzen: gazteok lagunen bidez jasotzen ditugun e-mailen %99a txorakeriak eta bitxikeriak baino ez dira (klaseko lanetarako apunteak ez badira).

Besterik gabe...

Gehiago irakurri

Metroa eta errespetua

Arratsaldeko zazpietan Bilbora metroz joatea jasanezina da. Arratsaldeko zazpietan Bilbora metroz joatea estresantea da. Arratsaldeko zazpietan Bilbora metroz joatea ezinezkoa da bertako jendearekin batzutan. Arratsaldeko zazpietan Bilbora metroz joatea arriskutsua izan daiteke...


Bilboko metroaren geltoki bat.

Trenen esarleku guztiak toperaino daude eta toki librerik aurkitzea ezinezkoa da. Leioa - Deustu ibilbidea 20 minututan egiten da eta 6 geltoki badira ere, batzutan errespetua galtzen duten pertsona horiei zerbait esan beharko diet egunen batean. Edo agian zerbait egin? (bere gainean jesarri?).

Metroa berez jendez gainezka geltokira heltzean, zergatik jezartzen da jendea aulki tolesgarri horietan? Pasa den egunean Cirque du Soleil-eko malabarista edo akrobata nirudien zutik ia bi emakumeen gainean. Gehien nazkatzen nauena hori da: metroa, autobusa, edo dena delakoa (baina batez ere metroa) jendez gainezka dagoenean pertsona horiek jesarrita egotea eta zirkiñik ere ez egitea esarlekuetatik altxatzeko. Noiz ikasiko dute? noiz utziko dio jendea modu horretan portatzeari? horretarako post hau idatzi behar ote da? ez dakit.

Non daude datak eta erreferentziak?

Askotan, lan bat egiteko informazioa bilatzeko orduan, artikuluak bilatzen ditugu, eta noizkoak ziren jakiteko, datetaz baliatzen gara. Baina askotan, interneteko artikuluetan ez da datarik agertzen, eta IMTko azken lan honetan arazo handiak eman dizkit honek, niri behintzat.


Non ageri da data?.

Gehiago irakurri botoian metadaturik eta datarik agertzen ez diren albisteak topa ditzakegu. Agertzen diren adibideak Ikerkuntza Metodoak eta Teknikak ikasgairako informazioa dakartzate.

Gehiago irakurri

Gabonak eta betekadak

Nork ez du asko jaten gabonetan? Nork ez du behar S.O.S deien zerbitzua gabon gaueko, gabon zaharreko, urte berriko edota erre eguneko bazkariak eta afariak amaitu bezain laster?

Gabonak kontsumismoaz, nahiez, elkartasunez... beteriko garaia izateaz aparte beste ezer ere bada. Betekaden garaia. Niri dagokidanez, 19 urte daramatzat opor hauek ospatzen eta betidanik pentsatu izan dut afariak paregabeak direla duela 4 urte arte: 2002. urtean gehiegizkoak direla pentsatzen hasi nintzen.


Gehiago irakurri

Guybrush Threepwood Wikipedian!!

Hau da hau bitxikeria! Nork esango luke egunen batean Lucas Arts-eko eta Monkey Island (hau ez da webgune ofiziala, existitzen ez delako) Bideojokoen protagonista den Guybrush Threepwood-ek wikipedian bere toki propioa izango zuela?


Guybrush Threepwood wikipedian.

Horrela da, bai. Gainera, Guybrush-en artikulu honetan hainbat lotura ageri dira Monkey Island ordenagailuko jokoaren protagonistei buruzkoak: Elaine Marley, LeChuck... haien artean.

Monkey Island jokoari buruz dakizuonei hurrengo galdera hau egiten dizuet: Zergati deitzen da Guybrush Threepwood GUYBRUSH? Erantzuna ez dakizuten horiei hona hemen arrazoia: Guy ingeleses 'mutiko' esan nahi du, eta Brush programaren fitxategien luzapen izenetik dator; .brush-etik hain zuzen ere. Abizenari dagokionez, lehiaketa batean erabaki zen THREEPWOOD terminoa, besterik gabe abizen original bat topatzea oso zaila zelako. Harrigarria ezta?

Beste aurkikuntza ikaragarri bat Wikipediaren eskutik. Esker onak!

Hona hemen artikuluari buruz irakurri nahi duzuenoi wikipediatik kopiaturiko testua

Gehiago irakurri

Gore ogia

Rarchaburi-ko (Talandia) okin batek bere bezeroei harritzea erabaki zuen ogi ezberdinak erabiliz. Nola? Argazkian ikusten duzuen bezala, ogiari ebaki-berri dauden gorputz atal ezberdinen itxura emanez.

Etekin ekonomikoak ateratzea ez zen okinaren helburua, baizik eta filosofia budistaren oinarrizko arau bat frogatzea: "Ez utzi zure begiek engainatu zaitzaten"

Christina Desforges, musu baten biktima

Pasadan azaroaren 29an, 15 urteko Christina Desforges nerabe kanadiarra bere mutil lagunaren musu baten ondorioz hil egin zen. Mutil honek, antza denez, ordu batzuk lehenago kakahuete - kremadun sandwich bat jan egin zuen, eta berak ez zekien Christinak krema horren propietateei alergia ziela.

Gehiago irakurri

Operacion Mutante bertsio-taldeari buruz

Duela hainbat denbora izan nuen talde honen berri, baino pasadan asterarte ez nintzen konturatu talde honen benetako existentzia eta sarean duen arrakastaz (beren abestien deskargak oso handiak dira eta kopurua haziz doa). Operacion Mutante deitutako talde hau Operacion Triunfoko abestiei zein beste askori euren ikutu pertsonala ematen diote trash-death metal musika estilo gogorrez jantziz. Adibide bezala David Bustamanteren "El aire que me das" edota Mónica Naranjoren "Sobreviviré" abestien bertsioak egiten dituzte "La caspa que me dás" eta "Sobrebeberé" izenburuak jarriz, hurrenez hurren.

Talde honen webgunea bisitatzera animatzen zaituztet, bertan talde honen abestiak (edo mutazioak, beraiek dioten bezalaxe) entzun ahalko dituzuelarik beste hainbat gauzen artean. Gainera, jatorrizko taldeen eta hauen bertsioak konparatzean barreak botako dituzuela ez dut dudan jartzen.

Sarean denetarik aurki dezakegu

Tituluan esan bezalaxe, Internet osatzen duen sare handi honetan era guztietako gauzak aurki ditzakegu espero ez dugunean. Halaxe gertatu zitzaidan KOMA talde nafarraren webgunean dagoen foroa ikusten ari nintzenean.

Jendeak uzten zituen post eta iritzi desberdinen artean, harritu ninduen bat irakurri nuen. Foro horretako norbaitek tontakeriak esan zituen "bakaladero" baten blog-aren berri ematen zuen eta link-a ere jarri zuen denok pertsona horren berri izateko. Musika mota horren zalearen blog honen egilea bakala007 moduan aurkezten du bere burua, bere benetazko izena Josu delarik (ez dakigu egia izango den edo ez).

Gainera, hori ez txarrena. "Pertsonai" hau Josu "El Makineto" moduan sinatzen ditu bere komentarioak blog-aren barnean eta kontatzen dituen istorioak barregarriak baina era berean sinesgaitzak eta zentzugabekoak iruditzen zaizkit. Esan beharra dago Josuk bere komentario eta istorioei buruzko iritziak ere jasotzen dituela, bere aldekoak eta kontrakoak ere dituelarik. Bakailaozale honen istorioen berri izateko honako webgunera sartu baino ez zarete behar eta gero komentatzen didazue zer iruditu zaizuen.



Nork itxiko du txorrota?

Euria eta euria. Duela pare bat aste hasi zuenetik ez du ateri. Zer egingo diogu guk? Nire ustez ez da batere normala. Hotza eta haizearekin dator normalean azken egunotan eta ez dago fenomeno hau janzkera egokirik gabe jasan dezakeenik. "Txokua"ko klasekideek argi uzten duten bezala: "Gabonak ate joka" daude, baina ez gabonak soilik. Tenperaturek behera eta behera egiten dute, eta euriak gora eta gora egiten du aldi erean.

Nahita egiten "dutela" dirudi; udan bero jasangaitza edonon, eta azaroaren azken bi asteetan norbaitek aire girotuarekin batera ur txorrota irekita utzi du antza denez.

Errepidean sekulako ur - balsak sortzen ari dira eta beldurra ematen du era horretako putzu batekin topo egitea. Noiz amaituko da hau? Noiz utzi beharko diogu klasera piraguan etortzeari? NOR ITXIKO DU ZERUAN DAGOEN TXORROTA MADARIKATUA?? Ni behintzat bada denboraldi bat itxaroten ari naizela...

Iritziak mugatu egiten dizkigute

Gaur egun iritziak mugaturik daude. Ez naiz ari iritzi askatasunari buruz hitz egiten ari, ez. Pertsona orok iritzia emateko dugun gaitasunari buruz ari naiz.

Txikiak ginelarik, testu baten iritzia emateko ez ziguten baldintzarik ezta irizpiderik ere ematen, baina nagusitu egiten ari gara eta urteek aurrera egiten dutela nabari da. Batxilergoa ikasten hasi ginelarik iritzia emateko urrats batzuk ematen zitzaizkigun. Aurrerago, iritziaren luzeera kontrolatzera ere heldu dira.

Kasu honetan Nazioarteko Harremanak ikasgaiari buruz ari naiz. Eskatutako lana egin eta gero, iritzia ematea eskatzen digu (ondo iristen diot). Baina lan osoak 3 orrialde izan behar ditu gutxienez. Zergatik itzulinguruka ibili erantzuna hortxe bertan baldin badago? gure iritziak 5 lerrotako paragrafotxo bat besterik okupatzen ez badu? edo kontrakoa, gure iritziak 5 orrialde okupatzen badu?

Zergatik mugatzen digute iritzia? zergatik irizpide batzuk jarraitu behar ditugu? (ordena mantentzeko ez bada behintzat). Iritzia subjektibotasunaren seinalea da eta norberak jakin behar du nola idatzi nahi duen. Azken batean, horrela jarraitzen badugu, etorkizunean iritziak mugaturik eta guztiz objektiboak izango dira eta guk ez dugu hori nahi. Ezta?

20 eurok duten boterea

Ostirala zen, eta hamaikak aldera izango ziren tipo hark haren koadrilaren lonjarako 20 euro ingresatzera joan zenean. Dirudienez, libreta komun bat dute euren gastuak antolatzeko eta ingresuak astiro - astiro hasiz doaz bertan.

Etxeruntz joan baino lehen "20 euro ingresatzera noa" esan zigun guztioi eta horrela egin zuen; bankura joan eta hura ezustekoa hura hartu zuena. 11:10etan klasera berriro sartzera gindoazela, arnaseztuka eta presaka hurbildu zitzaigun lagun hura, urdurik eta esan beharrekoa nola esan jakin barik.

"2.000 euro ingresatu dizkidate" esan zigun. Neu, pertsonalki ezin izan nion barreari eutsi aurrezki libreta erakutsi zidanean. Hasiera batean 20 eurotxo zirenak 2.000 izatera pasatu ziren. Pozaren pozaz etxerantz jo zuen lagunei horren berri emateko.

Baina poztasun hark gutxi iraun zuen; 60 minutu gutxi gorabehera, BBK bankuko dei bat jaso zuenean diru hura bertan errakuntzaz jarrita zegoela esanez.


Horoskopoak direla eta ez direla

Denok dakigu zer den horoskopo bat. 'Profesional' batek egindako zure zodiako seinuari buruzko aurreikuspen bat. Ala ez? Horoskopoak, orokorrean hurrengo egunetan gertatuko zaizuna kontatu egiten dizu. Normalean egunkari eta aldizkarietan topatu ditzakegu. Eta gainera, interneten topatzeko errezak ere badira.

Edonola ere, hau ez da gauza berria. Arakatzen ari zaren kategoria honek "Rutinatik at" du izena. Zergatik ote? zuk zeuk irakurri.

Gehiago irakurri

Unibertsitateko fotokopiagailuak: zu jateko zain

Goseak amorratzen daude E.H.Uko fotokopiagailuak. Fotokopia batek 4 xentimo balio du baina haren prezio baxuak zeresan asko darkar.

Duela hiruzpa lau egun nazioarteko harremanei buruzko lan bat egitera joan nintzen E.H.Uko liburutegi zentralera. Liburuak bilatu ostean, informazioari buruzko fotokopia batzuk ateratzea erabaki nuen. 50 hain zuzen ere. Ongi da, ba 50 fotokopia guztietatik 7 alditan papera trabatu zitzaidan fotokopiagailuaren barnean.


Gizarte zientzietako fotokopiagailu basati bat biktima baten zain

Hain dira zaharrak bertako fotokopiagailuak, ezen 'ongi' ateratzen diren kopiak kalitate eskasekoak dira. Eta gainera hori: papera jan egiten dute nahi dutenean. Fotokopiak egiten amaitzean fotokopiagailuen teknikoa nirudien; zazpi aldiz ireki behar izan nuen tramankulu zakar hura.

Gehiago irakurri

Nick-en iraultza birtuala

Esapide batek "Irudi batek 1.000 hitz baino gehiago balio du" badio, zer esan beharko luke Msn Messengerari buruz hitz egiten denean?

Egun, denok dakigu messenger programa zer den. Messenger-ean, pertsona bakoitzak goitizen bat jarri behar dio bere buruari (Nick delakoa informatikaren lengoaira itzulita). Nik horiek erabat ezberdinak dira gaur egun eta duela urte batzuetakoekin alderaturik.


Duela urte batzuk, jendeak bere burua jatorriko izenarekin izendatzen zuen, baina gaur egun, pertsona baten nick-ak irudimen eta kreatibitatezko arte obra dela esan daiteke. Nire ustez hori da mezularian gehien zaintzen dena: Izena, alegia.

Duela pare bat aste, mezularian nengoela, artikulu hau idazteko ideia otu zitzaidan. Hamaika nick ezberdin zeuden mezulariko lehendabiziko orrian.

Gehiago irakurri

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009