
Asteburu honetan gaixorik nengoela "
White Noise" pelikula ikustea erabaki nuen. Beldurrezko pelikulak asko gustatzen zaizkit eta oso entretenigarriak dira, beraz, hara hor aukera ederra arratsaldea pasatzeko. Pelikularen
gidoia nahiko orijinala da, ez baitago transkomunikazio eta psikofonien inguruko ekoizpen askorik. Hala ere, ez da oso filme ona, batez ere duen
amaiera sinpleagatik.
Beno, harira joango naiz. "
White Noise" ikusten nengoela, zintaren azken laurdenean,
bi plano nahiko jarraietan aurpegi bi ikusten zirela konturatu nintzen. Ispirituen aurpegi bi, alegia. Ziur nago zintaren ekoizleen kontua dela...
muntai bat besterik ez. Hala ere hementxe jarri dizkizuet nik neuk
DVD-atik ateratako frame-en lau screenshot ea zer deritzozuen.
Gehiago irakurri
Zinebi-ren, Bilboko zine dokumental eta laburmetraien nazioarteko zinemaldia, 47. edizioahasi zen atzo Bizkaiko hiriburuaren Arriaga antzokian. Zinemaldia
Izaskun Bilbaok (Eusko Legebiltzarreko lehendakaria) eta
Jon Santxezek (Bilboko Udalako kultur zinegotzia) aurkeztu zuten. Aurtengo edizioan 2.570 lan baino gehiago aurkeztu egin dira; horietatik, soilik 90ek lortu dute lehiaketan sartzea. Parte hartzeari dagokionez, Estatu Espainoletik 320 lan heldu dira eta Euskaditik 40.
Epaimahaia, ohiko denez, zinema munduan aritzen diren pertsonek osatzen dute:
Jean-Pierre Rhem (Frantzia),
Mia Engberg (Suetzia),
Pavel Giroud (Kuba),
Jaime Rosales (Espainia) eta
Alexander J. Seiler (Alemania).
Urte asko daramatzat Zinebi zinemaldira joaten eta niretzat urteko gertkizun garrantzitsuenetariko bat da. Beti ere, nire betiko laguna dena
Beñat Bustamante eta
Luisma Egiraun gidoilariari esker. Luismak beti aste osorako gonbidapenak bidaltzen dizkio Beñat Bustamanteri eta, horri esker, nik ere zine independiente ederraz goza dezaket.
Atzo, beraz, irrikitan joan ginen Beñat eta biok Arriaga antzokira. 20:00etan hasi zen aurkezpena. Gero, laburmetraiak ikusteko unea iritsi zen. Lehiaketan parte hartzen zuten lan euskaldunak ikusi genituen atzo eta orain modu laburrean komentatuko ditut:
Gehiago irakurri
Gaur zinearen bitxikeri bat dakarkizuet. Zineari buruzko liburu batean irakurri egin nuen bitxikeri beltz bat.
Jayne Mansfield-ren istorioa da hau; burua galdu zuen izarrarena, alegia.

50'ko hamarkadan, Hollywood-eko zinema mundua "
rubias de bote" motako emakumeetaz bete egin zen. Marilyn-ren arrakastak edonon aktoresa famatuaren imitatzaileak sortzea ekarri zuen. Horien artean Jayne Mansfield zegoen. Ikuslegoak desiratzen zuen... baina ez zuten aintzat hartzen. Jendeak tontotzat hartzen zuen (5 hizkuntza menperatzen zituen arren) eta gauza bakar bati jartzen zion arreta. Beno, gauza biri egia esan: bere titi handiei (116ko neurria zuten).

Beverly Hills-ko jai batean Mansfieldek
Anton LaVey ezagutu zuen,
Eliza Satanikoaren liderra. Aktoresa liluratuta gelditu zen LaVey-rekin eta bere ikasle bihurtu egin zen. Baina euren arteko harremana okerrera egin zuen Mansfieldek eta bere bikotea,
Sam Brodyk (bere abokatua eta
manager-a zen aldi berean) LaVeyren etxera bisitatxo bat egin zutenean.
Gehiago irakurri
Uda honetan ikusi ditudan filme ederretarikoen artean
Los chicos del coro dago. Gaur filmeari buruz daukadan iritzia idatziko dut kategoria berri hau estrenatzeko.

Musika irakasle baten istorioa barnetegi errepresibo batean aurkezten digu
Christophe Barratier zuzendari frantsesak “
Los chicos del coro” filmean. 1948. urtean, Clément Mathieu, behera egindako musikari langabetua, ume konfliktiboentzako barnetegi batean hasten da lanean begirale moduan. Barnetegia Rachin gogorraren zuzendaritzapean dago. Rachinek ikasleak kontrolpean mantendu nahi ditu neurri autoritarioak erabiliz; neurri horiek “
ekintza/erreakzioa”-n oinarritzen dira. Hau da, edozein arauaren apurketak zigor gogorra suposatzen du. Errepresioak ez du inoiz ere Rachinek espero dituen fruituak emango, ikasleek ulerpen eta begikotasun pittin bat besterik ez baitute behar.
Mathieuk, neurri horiekin ez konforme, koru bat sortzeko proiektua abiaraziko du. Helburua ikasleengana hurbiltzea eta, euren sormena bultzatuz, jarrera aldaketa bat lortzea izango da. Betebehar hori ez da batere erraza izango eta esfortzu handiak egin beharko ditu.
Gehiago irakurri